ETA-ren agiria. Martxoaren 8tik uztailaren 14a bitarteko atentatuen berri ematen du.
      EGUNKARIAn agertuta 2001ko uztailaren 26a.


      ETA-ren agiria. Martxoaren 8tik uztailaren 14a bitarteko atentatuen berri ematen du

      Hamabost atentatu bere gain hartu ditu ETAk, tartean bost hilketa

      Landaburu, Oleaga, Mujika eta Uriberen aurkako ekintzak aipatzen ditu, besteak beste

      Martxoaren 8tik uztailaren 14a bitartean egindako hamabost atentatu bere gain hartu ditu ETAk Egunkariara bidalitako agirian. Manuel Gimenez Abad, Santiago Oleaga, Luis Ortiz de la Rosa, Jose Javier Mujika eta Mikel Uriberen aurkako hilketak bere gain hartu ditu. Hona agiria, hitzez hitz:

      «ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak agiri honen bidez bere gain hartzen ditu azken hilabetetan egindako honoko ekintzok.

      • Martxoaren 8an,

      Beasainen, Euskal Herria zanpatzen duten arduradun politikoen aurkako ekintza; PPko Julio Herreros zinegotziaren aurka ezarritako lehergailuak ez zuen behar zen unean eztanda egin eta inguruan kalte materialak eginez.

      • Martxoaren 28an,

      Azpeitian, Espainiako Justizia aparatoaren aurkako ekintza, epaitegien leherketak kalte materialak eragin zituen.

      • Martxoaren 28an,

      Tolosan, Espainiako Justizia aparatoaren aurkako ekintza, epaitegien leherketak kalte materialak eragin zituen.

      • Apirilaren 21ean,

      Hondarribian, Euskal Herria zanpatzen duten arduradun politikoen aurkako ekintza; Rosario Dorda eta Jose Manuel Lizarraga, hurrenez hurren Hondarribiko eta Irungo PPko zinegotzien etxean ezarritako lehergailuak kalte materialak eragin zituen.

      • Maiatzaren 6an,

      Zaragozan (Espainia) Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPren presidentea eta Espainiako Gorteetako senatorearen aurka armaz egindako ekintza, ondorioz hil egin zen.

      • Maiatzaren 11n,

      Madrilen (Espainia) Euskal Herria zanpatzen duten botere ekonomikoen aurkako ekintza; BBVAk Goya kalean duen egoitzaren aurka auto batean ezarritako lehergailuz egindako ekintza, kalte materialak eragin zituen.

      • Maiatzaren 15ean,

      Zarautzen Gorka Landaburu polizia-kazetariaren aurka lehergailuz egindako ekintza, ondorioz larriki zauritu zen.

      • Maiatzaren 23an,

      Leioako Unibertsitatean armaturik dabiltzan zinpeko goardietako baten aurka bere autoan ezarritako lehergailuz egindako ekintza; lehergailuak ez zuen eztanda egin.

      • Maiatzaren 24an,

      Donostian Correo Talde-ko Diario Vasco egunkariko Santiago Oleaga Elejabarrieta zuzendari finantzieroaren aurka armaz egindako ekintza, ondorioz hil egin zen.

      • Ekainaren 10ean,

      Logroñon (Espainia), Espainiaren interes ekonomiko finantzieroen aurka auto batean ezarritako lehergailuz egindako ekintza, ‘Torre de Logroño’ izeneko eraikuntzan kalte materialak eragin zituen.

      • Ekainaren 21ean,

      Donostiako Igara auzoan Banco Guipuzcoanok duen egoitza nagusiaren aurka auto batean ezarritako lehergailuz egindako ekintza, leherketak kalte materialak eragin zituen.

      • Ekainaren 28an,

      Madrilen (Espainia) Espainiako Armadako Justo Oreja Pedraza jeneralaren aurka lehergailuz egindako ekintza, ondorioz larriki zauritua izan zen.

      • Uztailaren l0ean,

      Madrilen (Espainia), Espainiako Justizia Ministerioaren egoitza baten aurka auto batean ezarritako lehergailuz egindako ekintza, leherketak kalte materialak eragin zituen eta polizia espainiar bat hilik gertatu zen.

      • Uztailaren 14an,

      Leitzan, Euskal Herriaren zanpaketaren arduradun politikoen aurka autoan ezarritako lehergailuz egindako ekintza, ondorioz Jose Javier Mujika Astibia PP-UPNko zinegotzia hil egin zen.

      • Uztailaren 14an,

      Leaburun, Euskal Herriaren zanpaketaren arduradun polizialen aurka armaz egindako ekintza, ondorioz Mikel Uribe ertzain-burua hil egin zen.

      Euskal Herrian

      2001eko Uztailean

      Índice home